Elkartasunak Elgetako eta Ukrainiako bi familia batu ditu

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko uzt. 3a, 15:41
Udan, zazpi urtez, etxean hartu duten gaztearen familia ezagutzeko Ukrainian izan dira Ana Sousa eta Hodei Zenitagoia.

Gaur egun 16 urte ditu Viecheslav Polischuck gazteak. Ukraniarra da, baina ondo ezagutzen du Elgeta. Zazpi urtez herrian izan dugu uztailan eta abuztuan. Aurten ez da etorriko, graduatu egin da, eta unibertsitatean egin nahi dituen ekonomia ikasketetarako prestatu behar du.
    Faltan botako dute Zenitagoia-Sousa familian. "Zortzi urte zituen lehenengo aldiz gurera etorri zenean eta urte hura gogorra izan zen", gogoratzen du Ana Sousak. "Orain, ordea, seme baten moduan ikusten dut. Hodei semeak eta biek ere konplizitate handia dute. Anaia bezala du".

Elgetarrak Ukrainian

Viecheslav-en familiak askotan gonbidatu ditu elgetarrak Ukrainiara, eta aurten animatu dira bisita egitera. Ekainaren 15etik 25era izan dira bertan Viecheslav-en graduazioa aitzakia hartuta. "Erregeen moduan zaindu gaituzte", adierazi du Sousak. "Hainbeste urteren ondoren elkar ezagutzeko gogo handia genuen, eta aurten posiblea izan da".
Viecheslav ez da udan etorriko. "Gure etxeko ateak zabalik ditu", esan du Sousak, "baina ikasketak dira orain bere lehentasuna. Horrela esan zion bere aitak". Ez dute kontaktua galdu nahi ordea, eta Polischucktarrek Internet ipiniko dute etxean skype bidezko konexioak egin ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak