Elgetarako bide guztiak itxita daude uneotan

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko abe. 18a, 10:33
Izarrako bueltan, Arantzeta auzorako bidegurutzean, kamioiak eta autobus bat gurutzatuta omen daude. Herri eskola, bestetik, itxita dago. Ez da irakaslerik igo eta umeek itxita aurkitu dute 09:00etan.

Goizeko lehenengo orduetan hasi du elurra botatzen. Udaletxean esan digutenez bide guztiak itxita daude uneotan. Normalean zabalik egoten den Bergararako bidea ere bai. Kamioiak eta autobus bat omen daude gurutzatuta Izarrako bueltan. Elurra kentzeko makinek lanak dituzte bideak zabaltzeko.

     Herri barruan autoarekin mugitzeko arazoak daude. 4x4 autoak dituztenak bakarrik ausartu dira errepidera ateratzen. Herritik kanpo lan egiten duen elgetar askok etxean gelditzeko erabakia hartu du gaur.
     Herri eskola, bestetik, itxita aurkitu dute gaur goizean umeek. Esan dutenez ez da irakaslerik igo. Liburuak alde batera utzi eta elurretan jolasteko eguna izango da gaurkoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak