Elgetar taldea Erriberrin (Olite) izan da egun pasa

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko irailaren 22a

Eguaztenean, hilaren 17an, egun pasa polita egin zuen argazkiko elgetar taldeak Nafarroa aldean. Erriberrira (Olitera) egin zuten txangoa Erretiratuen elkarteak antolatuta. Erdi Aroko hiribilduaren barrena ibili zen 60 laguneko taldea. Bazkaldu eta ospe handia duen Erriberriko gaztelua ere bisitatu zuten. Paregabeko eguraldia izan zuten lagun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak