Elgetan ere hainbat ekitaldi Kontseiluaren X. urteurrena dela-eta

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko abe. 11a, 20:40
Zapatua, BEC-en egingo den ekitaldira joateko deia luzatu du Elgetako lantaldeak.

"Argi daukagu euskararen normalizazioa posible dela eta euskararen ezagutza eta erabilera areagotzea dela horretarako gakoa. Euskarari bai esatetik, Euskaraz bai aldarrikatzeko unea heldu da. Euskal Herria euskalduntzeko bidean pauso bat haratago eman behar dugu".  Kontseiluaren X. urteurrena dela-eta Elgetan osatu den lantaldeko kide Idoia Urgoitiaren hitzak dira. Azaroan bi ekitaldi egin dituzte herrian urteurrenaren garrantzia azpimarratzeko; hitzaldi bat eta aurreko barikuan egindako herri argazkia.

BEC-era joateko deialdia

"Denoi hitzordua luzatzen dizuegu zapatuan, hilak 13, Barakaldoko BEC-en 18:00etan hasita egingo den ekitaldian parte hartzera", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak