Elgetako Udalak adierazi du EUSKALMET-en abisuaren arabera, aste honetan elurra egin dezakeela. Hori dela eta, elurraren protokoloa martxan jarri duela jakinarazi du. Eta ondorengo gomendioak egin ditu:
1. Autoa erabili behar duzuenoi Elgeta eta Bergara arteko errepidea erabiltzeko gomendatzen zaizue. Diputazioarena da errepide honetan elurra kentzeko ardura.
2. Udalaren makinek auzoetako errepideetan elurra kentzeko ardura dute.
3. Autoa aparkalekuetan zuzen lagatzea eskatzen da, edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten baitu zerbitzu egokia ematea.
4. Etxeko ataria garbitu gura duzuen herritarrok gatza eta palak eskatu ditzakezue udaletxean.
5. Urgentziaren bat izanez gero deitu udaletxera. 943 76 80 22.