Zergatik sartu da Elgeta UEMAn?
Bi arrazoi nagusi daude. Batetik, garrantzitsua da euskaraz bizi garen herriok gune bat edukitzea gure herrietan euskararari eman beharreko bultzadan indarra egiteko. Besteak beste, gure herria egunerokotasunean euskaraz bizi delako, beste herri batzuk ez modura, eta, gainera, garrantzitsua da elkarlana egotea ezaugarri amankomuna duten herrien artean. Elgetako Udalaren ikuspegitik, agintaldi honetan, hasiaz batera, apustu garbia egin dugu euskara bultzatzeko, eta behin Udala barrutik ezagututa, nahi izan duguna da oinarriak finkatu, batetik, udal barrura begira, eta, bestetik, herritarrenganako hartu-emanei begira. Hau da, herriko elkarte, dendari zein norbanakoei begira.
Zer da espero duzuena?
Udal barruko funtzionamenduari begira euskarak espazioa edukitzea: langileen arteko harremanetan, eskaintzen dugun zerbitzuei begira eta kanpoko enpresekin dauzkagun hartu-emanetan. Aurtengo helburu nagusia horixe da. Aurrera begira, euskararen erabilerarako plana sakontzea gustatuko litzaidake, herriko merkatari, enpresari eta azken baten Udaletik kanpoko eragile guztiekin.