Elgetako piano-joleak ondo Andoaingo jaialdian

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko otsailaren 27a

Ainhoa Monterroso, Maitena Mañarikua, Maria Sarasua, Maialen Zubiaurre eta Ibane Zubiaurre Andoaingo piano jaialdian izan ziren aurreko aste bukaeran. Irakaslea gustura agertu da ikasleek egindako lanarekin. "Aurreko urtean baino emaitza hobeak lortu dituzte; hiru zilarrezko domina eta bi urrezkoak". Bergarako eskolan diharduen Iñaki Beristainek ere urrea lortu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak