Elgetako Mendi Kriteriumak jarraipena izango du, gutxienez beste urtebetez

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko eka. 2a, 23:07
Dozena bat lagun elkartu dira egindako azken batzarrean. Txirrindulari lasterketa uztailaren 20an egingo dute. Elkartekoek hilaren 9an, astelehena, egingo dute hurrengo batzarra kultura etxean 19.00etan.

Elgetako txirrindularitza elkarteak egindako deiak izan du erantzuna. 23 urtez Mendi Kriteriuma antolatu ostean, elkartekoek erreleboa eskatzen dute eta dozena bat lagun elkartu dira kultura etxean egindako azken batzarrean. “Pozik nago lasterketak edizio berria izango duelako, baina erantzun handiagoa espero nuen jendearen aldetik”, esan du batzarraren amaieran Elgetako Txirrindularitza Elkarteko presidente Emilio Mandalunizek. "Gazte batzuk hurbildu dira eta espero dut horien atzetik gehiago animatzea".

Lanean hasteko premia

Mandalunizek eta harekin batera azken urteotan 23 urte azpikoendako den lasterketa antolatu dutenek data eskatua zuten Federazioan. "Eguna hartuta dago, uztailaren 20an egingo dugu. Orain zozketa-txartelak aterako ditugu herritarren arten saltzeko eta, hortik aurrera, lanean hasi beharko dugu guztia antolatzeko. Lan handia dugu aurretik".

    Mandalunizek kargua uzteko asmoa agertu du. "Presidente kargua hartuko duenari gustatu egingo zaio. Lan oso polita da", adierazi du. Prest agertu da lantalde berriari egitekoak zeintzuk diren erakusteko. "Gertu nago bi urtez gauzak nola diren erakusteko", adierazi du.

Ibilbide aldaketa

Salbador kaleko urbanizazio lanak direla-eta, lasterketa ezingo da aurten erdigunetik igaro. "Ibilbidea aldatu egin behar dugu", esan du Mandalunizek. "Tropela, aurten, saihesbidetik bideratu beharko dugu". Lantaldeak finkatuta dauka hurrengo bilera. Astelehenean, hilak 9, egingo dute 19:00etan Kultura Etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak