Elgetako Lau t'erdiko finala, faborito barik

Xabier Urtzelai 2008ko uzt. 4a, 13:50
Faboritoak kanpoan, pilotazale gutxi arriskatzen dira gaurko (22:00) jaialdian faborito nor den zehaztera.

Kadete mailako norgehiagokarekin hasiko dute gaur, egubakoitza, gauean Elgetan Lau t'erdiko Txapelketako finala. Zeingehiagoka horretan Urbieta eta Galartza izango dira zein baino zein gehiago –finalean ez dago ibarreko ordezkaririk–. Eta, ondoren jokatuko dute seniorrek. Antolatzaileen esanetan, Urrutikoetxea da faborito, baina aho txikiarekin esaten dute, Renobales txapelketa biribila egiten dabil-eta. Alegiako ezkertiarrak txapelketako faborito Aitor Mendizabal kanporatu zuen lehenengo, eta ondoren, Onzalo bidali zuen kanpora. Gaurko jaialdia ETBk eskainiko du zuzenean, eta astelehenean GOITBko Harmailatik saioko ardatzetako bat izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak