Elgetako lau odol-emaile saritu dituzte

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko urr. 28a, 20:17

Domekan urteroko ekitaldia egin zuen Gipuzkoako odol-emaileen elkarteak Elgetako Espaloia kafe antzokian.

Besteendako odola ematen dute eta musutruk. Horregatik, Gipuzkoako odol-emaileen elkarteak saritu egiten ditu behin odol ateraldi kopuru batera iritsi direnak. Elgetako odol-emaileen kasuan lau igo ziren domekan oholtza gainera oroigarria jasotzera; Isabel Richardek eta Ana Urtzelaik urrezko intsignia jaso zuten, eta Juan Ramon Irazabalek eta Eli Arantzabalek, berriz, zilarrezkoa.

Hurrengo ateraldia, azaroaren 25ean

Urtean bitan etortzen da sendagile taldea Elgetan odol ateraldiak egitera. Hurrengo hitzordua azaroaren 25erako egin dute. Udaletxean izango dira 18:00etatik 20:00etara. Herritar guztiak daude odola ematera gonbidatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak