Elgetako lau handixak, hilaren 18an

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko azaroaren 9a

Hilaren 15era arte dago zabalik izenemate epea. Egoki taldeak antolatu du ekintza Elgetako Udalaren laguntzarekin eta bi ibilbide egingo dira. Bata motza (3 ordu) eta bestea luzea (6 ordu).

Hilaren 18an, domeka, hitzordu garrantzitsua dute Elgetako mendizaleek. Egoki taldeak Elgetako lau handixak izeneko proposamena luzatu du. Bi ibilbide daude aukeran, bata motza (3 ordu) eta bestea luzea (6 ordu). Ekintza doan da.


Ibilbide luzea
Domekan, 8:30ean abiatuko dira ibilbide luzea egitea aukeratzen dutenak. Elgeta, Intxorta, San Roman, Erdella, Aixola, Eguarbitza, Azkonabitza, Azula eta Elgetak da ibilbidea. Antzolatzaileek uste dute sei ordutan egiteko moduko ibilaldia dela.

Ibilbide motza
Ibilbide motza hiru ordukoa da. Elgeta, Intxorta, San Roman, Erdella, Aixola eta Elgeta da ibilbidea. Kasu bietan hamaiketakoa egongo da Aixolan eta Karabietan. Antolatzaileek gomendatzen dute praka luzeak eramatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak