Elgetako lau handiak egiteko aukera egongo da azaroaren 9an

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko urriaren 22a

Egoki kirol taldeak antolatu du mendi irteera. Azaroaren 7ra arte zabalik dago udaletxean izena emateko epea.

Azkonabitxa, Eguarbitza, Erdella eta Intxorta. Elgetako lau handiak egiteko irteera antolatu du aurten ere Egoki kirol taldeak. Azaroaren 9rako, domeka, egin dute deialdia eta izenematea zabalik dago azaroaren 7ra arte udaletxean.
       Bi ibilbide egingo dira. Handia (6 bat ordu) 08:00etan irtengo da plazatik eta txikia (3:30 ordu) 09:00etan. Izena emateko baldintza bakarra da 8 urtetik gorakoa izatea.

Ibilaldiak

  • Motza: Elgeta – Azula – Azkonabitxa – Eguarbitza – Aixola – Elgeta (3:30 ordu)
  • Luzea: Elgeta – Azula – Azkonabitxa – Eguarbitza – Aixola – Erdella – San Roman – Intxorta - Elgeta (6 ordu)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak