Elgetako II. Motor jaia asteburuan egingo dute, barikutik domekara

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ekainaren 11

Bariku iluntzean iritsiko dira motorrak Elgetara. Domeka eguerdira arte ekintza ugari antolatu dituzte herrian.

Motor zaleendako ez ezik herritar guztiendako hainbat proposamen egiten dizkigute. Espaloia kafe antzokian motor klasikoen erakusketa izango dugu ikusgai, eta plazan salmenta postuak ipiniko dituzte. Film proiekzioak eta rock kontzertuak ere antolatu dituzte. Guztiak doan izango dira, eta herritar guztiei zabaldutakoak.


Abilezia jokoak ere egingo dituzte. Salbador kalean izango da hori, zapatuan 19:15ean. Kontzertua gaztetxean izan da. Los Balas, Alligaitors eta Disorders taldeek egingo dute emanaldia.

Egitaraua

 

Barikua

 

20:00 izenemateak eta afaria

22:30 boleta txapelketa

 

Zapatua

 

09:00 gosaria

11:30 Motor klasikoen erakusketa Espaloian

16:30 filma

18:15 ruta

19:15 jokoak Salbador kalean

21:00 afaria

23:00 kontzertua gaztetxean

 

Domeka

 

09:00 gosaria

12:00 ruta eta agur luntxa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak