Elgetako II. Aste Berdea egingo dute eskolako umeek martxoaren 2tik 8ra

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ots. 23a, 19:45
Elgetako Udalak Herri Eskolarekin lankidetzan bigarren aldiz bultzatzen duen ekimena da honakoa. Iaz bezala, ura hartuko dute ardatz.

Martxoaren 2tik 8ra Aste Berdea egingo dute eskolako umeek, eta besteak beste ur jolasak, herriko iturrien inguruko ibilbidea eta irteera Zaldibiako Ur interpretazio gunera egingo dituzte.
     Aurreko edizioan egin zen moduan uraren erabilera arduratsua bultzatzea da ekimenaren helburu nagusia. Hala, aurten ere eko-erreduktoreak edo txorrotak banatuko dituzte eskolako umeek herritarren artean. Martxoaren 5ean izango da hori. Eskolan gaiaren inguruan egindako lanak ere kalera aterako dituzte.

II. Aste Berdearen egitaraua

Martxoak 2, 09:30, ur jolasak. Herriko iturriak ezagutu.

Martxoak 3, 09:30, Iturriz iturri ibilbidea umeendako.

Martxoak 4, 09:00-15:00, Axola erreka aztertzen + dokumentala.

Martxoak 5, 10:00-11:00, umeen lanak plazan erakusgai. Plazan txorroten banaketa.

Martxoak 6, irteera Zaldibiko Ur interpretazio gunera.

Martxoak 7, 17:00, jolasak umeendako.

Martxoak 8, 13:00, ur kale ikuskizuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak