Elgetako II. Aste Berdea abian da

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko mar. 2a, 18:49
Eskolako umeek gaur eman diote hasiera II. Aste Berdeari. Hainbat ekitaldi egingo dituzte astean zehar herrian. Ur kontsumo arduratsuaren inguruko hausnarketa bultzatzea da ekimenaren helburua .

Gaurtik aurrera II. Aste Berdea egingo dute Elgetan ura ardatz hartuta. Herri eskolak Udalarekin batera antolatutako ekimena da, eta  zortzi ekintza iragarri dituzte zapatura arte luzatuko den Aste Berdearen barruan.
     Ur kontsumo arduratsuaren inguruko hausnarketa bultzatzea da ekimenaren helburua eta aurreko urtean egin zen moduan etxeko iturrietan ipintzeko txorrotak banatuko dituzte.

Egitaraua

Martitzenean, hilak 3, irteera egingo dute herriko iturriak ezagutzeko. Eguaztenean, Aixola errekaren bueltan ibiliko dira, eta 15:00etan 'Ura beste begirada batetik' dokumentala ikusteko aukera egongo da Herri Eskolan. Eguen goizean eskolan egindako lanak ipiniko dituzte ikusgai herriko plazan, eta txorrotak banatuko dituzte herritarren artean. Barikuan, Zaldibiako Ur interpretazio gunera joango dira eta zapatuan, 17:00etan hasita, jolasak izango dituzte plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak