Elgetako I. frontenis txapelketarekin pozik Udala, antolatzaileak eta parte hartzaileak

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko eka. 9a, 15:04
Zapatuan jokatutako finaletan emakumezkoetan Idoia Serna eta Nagore Ojanguren nagusitu ziren, eta gizonezkoetan Eñaut Arantzeta eta Haritz Gallastegi.

Jendetsuak izan ziren Elgetako I. Frontenis txapelketako finalak zapatuan. Lau norgehiagoka jokatu ziren eta amaitutakoan txapelketak datorren urtean jarraipena izango duela adierazi zuten Asier Osoro antolatzaileak eta Oxel Erostarbe alkateak. "Lehenago hasi beharko dugu", esan zuen Osorok. "Aurten parte hartu ez duten bikoteek dagoeneko jakinarazi dute datorren urtean parte hartu nahi dutela". Osorok aipamen berezia izan zuen aurtengo txapelketan babesle izan den Toldos Lete-rendako.

17 bikote lehen edizioan

Gizonezkoetan hamar bikote eta emakumezkoetan zazpi aritu dira nor baino nor Elgetako I. Frontenis txapelketan. Kopuru polita da hori lehenengo aldiz antolatu den txapelketa baterako. Idoia Sernak, Nagore Ojangurenek, Eñaut Arantzetak eta Haritz Gallastegik eraman dituzte aurtengo txapelak etxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak