Elgetako gudariak Wikipediako asteko argazkian

Maider Arregi 2010ko uzt. 29a, 15:38
Argazkia, Wikipedian, sareko entziklopedia askean, ikusi dugu gaur. Astero, euskal Wikipediak argazki bat nabarmentze du azalean. Asteon, Gerra Zibileko gudari elgetarrak ikusi ditugu. Zuk ere horrelako argazkirik baduzu, Wikipediara igo dezakezu.

Irudi hau asteko argazkia izan da Euskal WikiAtlasean.  Kalitateko irudi bat izanez gero, edonork  igo dezake Wikimedia Commonsera. Asmoa da, Wikipedian Euskal Herriari buruz ditugun argazki zein bestelako datu eta informazioa batzea eta hobetzea.

Hala, Wikipediak, bertan dauden testuak hobetu eta aldatzeko aukera ematen digu. Egun, ia 58 mila euskal testu ditu jasota euskal Wikipediak. Esan modura,
edonork aldatu eta gehitu dezakeen entziklopedia askea da Wikipedia.

Kalitatezko artikuluak,  Wikipedian

Orrialde honetan, Wikipediako lankideek aukeratu dituzten kalitatezko artikuluak ageri dira. Zerrenda honek, 57.741 artikuluetatik gutxi batzuk soilik erakusten ditu. Entziklopedia honetan kalitatezko artikulu bat aurkitzen edo sortzen baduzu, nabarmendutako artikulu izateko proposamenen zerrendan idatz ezazu. Ondoren {{NA onarpena}} txantiloi zure artikuluaren eztabaida orrian jarri eta nabarmendua izateko irizpideak betetzen dituela egiaztatu. Irizpideak betetzen baditu, automatikoki hautagaien zerrendara igaroko da eta hurrengo bozketan bozkatu ahalko duzu. Irizpideak betetzen ez baditu, artikulua hobetu eta hurrengo batean saiatu beharko duzu.

Nabarmendutako irudiak

Duten balioa dela eta Wikipediako lankideek irudi batzuk aukeratzen dituzte nabarmendutako irudi gisa, adibidez Euskal WikiAtlasean astero aukeratzen diren irudiak. Euren balioa ilustratiboa izan daiteke (leku edo gertaera bakan bat adierazten dutelako) edo estetikoak (irudiak ikusgarriak direlako).

Irudi horiek zabaltzerakoan izar txikitxo bat (Cscr-featured.svg) agertzen da goikaldean eta zein proiekturen barruan izan diren aukeratuak behekaldean.

Hemen ager daitekeen zuk eginiko irudi bat duzula uste baduzu igo ezazu Commonsen, jarri lizentzia egokia eta hurrengo bozketetan parte har dezan proposatu.
Nabarmendutako Irudi guztiak ikusteko aukera duzu dagokion kategoria honetan: Nabarmendutako irudiak

Atal gehiago

Bazenekien

 

Azken albisteak
Bitxikeriak

 

Wikipedia nagusiak

 

Kategorien aurkibidea

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak