Txekea kobratu eta gero txekearen jaulkitzailea zen banketxeak Bergarako banketxeari jakinarazi zion txeke hori manipulatua izan zela. Hala, Bergarako banketxeko langile batek Ertzaintzari eman zion abisua.
Arratsaldean ertzainak ustezko faltsutzailearen etxera joan ziren eta hark aitortu zien txekea manipulatu zuela hiru mila euro gehiago jarriz. Gertaeraren berri izanik, ertzainek gizonezkoa atxilotu zuten dokumentuen faltsutze delituagatik. Iruzur egindako diru gehiena berreskuratu zuten eta egin beharreko izapideak egin ondoren aske utzi zuten, epaileak deitzeko zain.