Elgetako erretiratuek bigarren saria eskuratu dute Mendaron jokatutako Gastronomia lehiaketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urriaren 20a

Debabarrenako erretiratuen elkarteek hartu zuten parte. Legatza ipini zuten saltsan txirlekin.

Bederatzi parte hartzaile izan zituen hilaren 15ean Mendaron jokatutako Gastronomia lehiaketak.  Guztiak erretiratuen elkarteetako kideak. Ordezkaritza izan zuten Mutrikuk, Debak, Mendarok, Elgoibarrek, Soraluzek, Elgetak eta Eibarko Untzagak, Ipuruak eta Urkik.

Soraluze garaile

Soraluzeko erretiratuek eraman zuten lehenengo saria, eta elgetarrek bigarrena. Legatza ipini zuten saltsan txirlekin. Zorionak!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak