Elgetako EAJ-EAri gezurretan aritzea leporatu dio Aralarrek

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko uztailaren 24a

Aurreko astean Elgetako EAJ-EAk egindako adierazpenen harira Aralarrek esan du ez dietela "demokraziaren gaineko lekziorik onartuko".

"Aurreko hauteskundeetan bost botogatik irabazi, herriak eman ez zizuten zinegotzia hartu eta lau urtean besteak kontuan hartzeka gura duena egin ondoren, EAJ eta EAri ez diegu demokraziaren gaineko lekziorik onartzen", adierazi du Elgetako Aralarrek. "Zilegi da gobernuko elkarlana aukeratu beharrean oposizioa aukeratzea. Gezurretan oinarritzen den oposizio merkea egitea, ordea, ez da bidezkoa".

Iniziatibak 'hogeitaka'

"Udal gobernuak iniziatibarik ez duela diozue. Gezurra. Hogeitaka dira iniziatibak", dio Aralarrek eta 10 adibide ematen ditu, tartean bi auditoria egin izana, Salbador kaleko proiektuari egindako hobekuntzak eta dirua lortzea, etxebizitza sozialak amaitu arte eraikitzailea Elgetan eutsi izana, haurtzaindegia eta San Roke osten egindako hobekuntzak.

Udalaren zorra

"Egi bakarra esan duzue zuen idatzian, zorra handitu dela. Zergatik azaldu genizuen: heldu ginenean dirurik ez zegoelako". Lana egin gura duenak Elgetako udalean badituela erremintak dio Aralarrek. "Oraingoan ere esango duzue gogor erantzun dugula. Gezurra esaten duenak ez du besterik merezi".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak