Domekako partiduaren ostean egin zuten eratze-batzarra Bolatoki tabernan, aurrerantzean lagunartearen egoitza izango dena. Hamabost bat lagun elkartu ziren lehenengo bileran, baina 30 bat omen daude izena emanda. Felix Irizar aukeratu zuten presidente eta Satur Ramos, berriz, presidente-orde. Orain, sarrera emango diote taldeari elkarteen erregistroan. Lagunarteko bazkide izan nahi dutenek Bolatokian eman behar dituzte izena eta telefono zenbakia.
Zuzendaritza batzordea
Presidentea: Felix Irizar.
Presidente ordea: Satur Ramos.
Idazkaria: Asier Castelos.
Diruzaina: Jose Monterroso
Bokalak: Javi Gamarra, Aitor Zamakona, Sebastian Arantzabal, Jose Ramon Sarasua eta Jose Antonio Urizar.