Elgetako arraunzaleak San Migel ligako bi estropadetan izango dira aste bukaeran

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko uzt. 24a, 12:48

Pedreñan eta Plentzian jokatuko diren estropadetan izango dira elgetarrak, gehienak Hondarribiako trainerua animatzen.

Martxan da San Migel liga eta Elgetatik taldetxoa joango da aste bukaeran jokatuko diren bi estropadak ikustera. Pedreñan (Kantabria) izango dira bihar, zapatua, eta Plentzian (Bizkaia), berriz, etzi. Hondarribiko trainerua animatzera joango dira gehienak, nahiz eta Elgetako arraunzaleen artean baden Orioko trainerua sutsuki defendatzen duenik.

Euskal herriko bandera

Elgetako zaleek badute laster beste hitzordu garrantzitsu bat. San Inazio egunean, hilaren 31n, Euskal Herriko bandera jokatuko da Hondarribian. Estropada bertatik bertara ikusteko aukera izango dute orduan elgetarrek, izan ere, Hondarribia Arraun elkarteak gonbidapen oso berezia egin die. San Migel ligako estropadetan traineru irabazleari bandera emateko erabiltzen duten bi solairuko katamarana alokatu dute hondarribiarrek elgetarrendako. "Ez gara guzti-guztiak joango, baina pentsatzen dut 40 bat lagun elkartuko garela estropada hori hain toki pribilegiatutik ikusteko", adierazi du Josu de Vega elgetarrak. Esan gabe doa Hondarribiko arraunlariak Elgetan izango ditugula denboraldi amaieran urteroko bazkaria egiteko. Momentuz 3. sailkatuta daude San Migel ligan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak