"Etxebizitzen lehenengo okupazio baimenak 2007ko urrirako emanda behar zuen", salatu dute Elgetako Abertzaleak udal taldetik. "Urbanizazio lanen atzerapena dela-eta ez da burutu etxebizitzen ematea". Maiatzeko plenoan salatu zuen egoera hori oposizioko taldeak. "Aralarrek jakinarazi zigun gai hori 20-30 eguneko epean konponduta egongo zela. Epe horiek beteko direlakoan gaude", adierazi dute Elgetako Abertzaleak udal taldetik. Etxebizitza horien jabeei, berehala, konponbide bat eman behar zaiela uste du oposizioko taldeak.