Elgetako 29 ahots omenduko ditu Udalak iluntzean Espaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urt. 23a, 11:54
Euskarazko ahozko ondarea berreskuratzea helburu duen ahotsak.com proiektuan lagundu dutelako omenduko dituzte. Proiektuaren aurkezpena ere egingo dute 18:30ean hasiko den ekitaldian.

Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea da 'Ahotsak' proiektuaren helburua. Horretarako 84 herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jaso dituzte, tartean 29 elgetarrenak.

     Grabazio guztiak www.ahotsak.com webgunean daude eskuragarri. Gerra aurreko kontuak artxibatuta geldituko dira aurrerantzean egin nahi diren ikerketa guztiendako.

29 omendu

Omenaldi ekitaldian grabazio horietako batzuk ikusteko aukera egongo da Espaloian. Elgetako alkate Oxel Erostarbek ongi etorria eta eskerrak emango die euren ahotsakin parte hartu duten herritarrei. Iban Arantzabalek hitzaldi labur bat egingo du eta egitasmoaren ardura duen Badihardugu elkarteko ordezkari batek webgunearen aurkezpena egingo du. Ostian, parte hartzaile bakoitzari egindako grabazioa emango zaio. Amaitzeko lunch-a egingo dute.

Omenduen zerrenda

1. Luis Altzuaran
2. Isabel Arantzabal
3. Antoni Arantzabal
4. Rosario Arantzabal
5. Sebastian Arantzabal
6. Arantzazu Arantzeta
7. Miren Arantzeta
8. Angeles Arantzeta 'Ermentarikua'
9. M. Luisa Arantzeta 'Ermentarikua'
10. Jose Luis Arantzeta
11. Bernarda Arizmendiarrieta
12. Nati Arrieta
13. Endrike Astola 'Beizu'
14. Sebastiana Atorrasagasti
15. Juanita Beretxinaga
16. Miren Lorea Billar
17. Migel Elkoro 'Asurtza'
18. Antoni Elkorobarrutia
19. Candido Elortza 'Azula'
20. Juan Erostarbe
21. Begoña Arantzeta
22. Juana Errasti
23. Jose Luis Gallastegi
24. Antonio Iturricastillo
25. Leandro Maiztegi
26. Juan Ramon Irazabal
27. Lucio Sarasketa
28. Juan Untzetabarrenetxea 'Zezia'
29. Ramon Zabala 'Sanders'

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak