Elorrioko Pantxo eta Pello taldeak iaz Espaloian egindako emanaldiak arrakasta handia izan zuen erretiratuen artean. Aurten, Naima taldeak egingo du dantzaldia eta herriko 210 erretiratu inguruk Udalaren gonbidapena jaso dute etxean. Bigarren aldia da Udalak horrelako ekintza bat antolatzen duela eta aurreko urteko harrera ona izatea espero dute. 17:30ean hasiko da dantzaldia.