'Elgetaklik' argazki lehiaketa egingo du Udalak urrian

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ira. 30a, 14:36
'Elgetako zure txokorik maiteenak' izenburupean, herritar guztiei zabalik dagoen argazki lehiaketa da. Lanak urriaren 5etik 13ra bitartean aurkeztu beharko dira udaletxean.

Sei sari daude jokoan, Eibarko Ikatz dendetan trukatzeko bonoak, hain zuzen ere. Udalak, gainera, argazki erakusketa egingo du jasotako lanekin urriaren 18an, Pintxo lehiaketa eguna.

     Argazki irabazleak Herriko plazan ipiniko dituzte ikusgai egun horretan. Gainerakoak, herriko tabernetan zintzilikatuko dituzte, eta guztiak batera Espaloia kafe antzokiko pantaila erraldoian ikusteko aukera egongo da.

Lehiaketako baldintzak

Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiaketara. Digitalean, JPG formatuan, aurkeztu beharko dira lan guztiak, eta izenburu batekin. Ezinbestekoa izango da, halaber, egilearen datuak. Lehiaketa bi taldetan antolatu dute; bata 14tik 18 urte bitartekoendako, eta bestea 18 urtetik gorakoendako. Epaimahai lana herriko argazkilari profesionalek egingo dute.

Sei sari jokoan

Argazkilari gazteen artean 75 euroko hiru bono banatuko dira. Nagusien artean, berriz, 150 euroko, 100 euroko eta 75 euroko bono bana. Guztiak ere Eibarko Ikatz dendetan trukatzeko bonoak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak