Elgetak lan txukuna egin du eskola arteko txapelketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko maiatzaren 13a

Gipuzkoako herri kirolen txapelketako finalean izan ziren Elgetako zazpi neska-mutiko.

Zazpi ikastetxek jokatu zuten zapatuan eskola arteko Gipuzkoako herri kirolen txapelketa Lazkaon; tartean, Elgetako ordezkariak. Ione Elkoro, Aitor Elkoro, Etor Zubiaurre, Andoni Zubiaurre, Unai Andres, Veronica Azkarraga eta Irune Errasti harro egoteko moduan daude lan oso txukuna egin zuten-eta txapelketan.

Makina lan egin zuten

Zaku eramatea, jende proba, lokatzak, txingak eta sokatira izan ziren egin beharreko probak. Elgetako taldea izan zen ordezkari gutxien zituen taldea, eta, hortaz, makina lan egitea egokitu zitzaien taldeko zazpi kideei. Zalantza barik, abantaila handia izan zen hori lehiako gainerako taldeendako. Lazkaoko ikastetxea nagusitu da aurten txapelketan, baina elgetarrak pozik egoteko moduan daude. Herriak eta ikastetxeak bere presentzia izan du lehiaketan. Zorionak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak