Elgetako realzaleek ere badute lagunartea: Elgetako txuri-urdin taldea, hain zuzen ere. Aurreko astelehenean egindako batzarrean taldearen izena aukeratu eta ofizialki erregistratzea onartu zuten eta Donostiara joatea adostu zuten azken horren gaineko tramiteak egiteko. Dagoeneko 34 bazkide ditu; izena eman gure dutenek Patxi tabernara jo dezakete.