Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lapurrek gauean anaietxe inguruko arketa bateko kableak moztu dituzte eta telefono barik utzi dituzte Domingo Iturbe kaleko zenbait etxebizitza, baita Elgeta Piel denda ere. Hori horrela, alarma ere deskonektatu egin dute eta arazo barik sartu dira dendara. Dendako ateko kristal bat bere tokitik kentzea lortu dute eta zulo horretatik sartu dira barrura. Elgeta Piel dendako jabeek kalkulatzen dute 300 jantzi inguru lapurtu dituztela. Ertzaintza gertatutakoa aztertzen ari da. Oraindik ez dakite lapurreta ze ordutan gertatu den.