Elgeta: Gabonetako ekintzak

Usoa Agirre 2009ko abe. 23a, 15:27

Manolo Montielek erakusketa

2009/12/01 11:00 2009/12/31 18:00
  • Noiz: 2009/12/01 - 2009/12/31
  • Non Espaloia Kafe Antzokian

Manolo Montiel elgetarrak argazki erakusketa ipiniko du Espaloian. Gipuzkoa osoa zeharkatu du txakurrei argazkiak ateratzen. Argazki horiek zintzilikatuko ditu kafe antzokian.

Frontenis. Izenemateak

2009/12/16 21:27 2009/12/31 23:55
  • Noiz: 2009/12/16 - 2009/12/31
  • Non Espaloia kafe antzokian

Gabonen ostean hasiko da txapelketa. Izena emateko hilaren 31ra arte egongo da zabalik Espaloian.

Zapateroren dirua

2009/12/16 21:30 2009/12/31 23:55
  • Noiz: 2009/12/16 - 2009/12/31
  • Non Udaletxean

Hirigintza batzordeak hil amaierara arteko epea zabaldu du Espainiako Gobernuaren 113.513 euroekin zer egin proposamenak jasotzeko.

Gabon kantak plazan

2009/12/23 18:00 2009/12/23 18:30
  • Noiz: 2009/12/23 18:00 - 18:30
  • Non Herriko plazan

18:00etan hasita. Kantatzeko eta entzuteko.

Olentzeroren etorrera

2009/12/23 18:30 2009/12/23 20:00
  • Noiz: 2009/12/23 18:30 - 20:00
  • Non Herriko plazan

Bere astoarekin jaitsiko da Salbador kaletik behera. Plazan elkartuko da Elgetako umeekin.

Gabon kantak

2009/12/24 10:00 2009/12/24 13:30
  • Noiz: 2009/12/24 10:00 - 13:30
  • Non Herri Eskolan

Maala guraso elkarteak antolatuta. Herritar guztiei gonbidapena.

Umeen pilota txapelketa hilaren 26tik 29ra

2009/12/26 00:00 2009/12/26 00:00
  • Noiz: 2009/12/26 00:00
  • Non Pilotalekua

Hilaren 26tik 29ra jokatuko dira aurrebenjamin, benjamin, alebin, infantil eta kadete mailetako partiduak. Finalak urtarrilaren 2an jokatuko dira 10:30etik aurrera. Izenematea zabalik udaletxean.

Gabonetako jolas parkea

2009/12/28 16:00 2009/12/28 19:00
  • Noiz: 2009/12/28 16:00 - 19:00
  • Non Udal pilotalekuan

Puzgarriak, malabarrak eta askotariko jolasak 16:00etatik 19:00etara udal pilotalekuan. Prezioa: 2,5 euro.

Jokoak

2009/12/29 16:00 2009/12/29 19:00
  • Noiz: 2009/12/29 16:00 - 19:00
  • Non Herrian

Oka erraldoia eta ilargiraino jolasean egingo dituzte sei urtetik gorako umeendako 16:00etatik 17:00etara. Ume txikiendako jolasak egongo dira. Mozorro festa, txokolate jana eta disko festa 17:00etatik 19:00etara egingo dituzte.

Nagusien pilota txapelketa

2009/12/31 00:00 2009/12/31 00:00
  • Noiz: 2009/12/31 00:00
  • Non Pilotalekua

Urtezahar eguerdian, hilaren 31n, jokatuko dira Lau t'erdiaren barruan herri mailako txapelketaren finalak.

Skate saioa

2010/01/03 11:00 2010/01/03 11:00
  • Noiz: 2010/01/03 11:00
  • Non Espaloia

Skatean trebatzeko aukera izango dute herritarrek 11:00etatik 12:30era Espaloian. Prezioa: 2 euro. Izenematea zabalik ludotekan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak