Jokalariei dagokienez, Bergarako sei jokalariak BTLS taldera joango dira; baina, Eibarretik 10 jokalari etorriko dira. Hori dela-eta, aurtengoa baino maila altuagoa izango du datorren denboraldiko taldeak. Hortaz, helburua lehenengo erregional mailara igotzea dela esan du Iraitz Bolinaga taldeko presidenteak.
Balantze ekonomiko ona
Arlo ekonomikoan, denboraldirako zuten aurrekontua bete egin dela esan dute. Datorren urteari begira, aurrekontua 12.000 eurokoa izango da.
Gainera, laguntza eman duten lantegiak eta, batez ere, bazkideak eskertu gura izan ditu aurtengo zuzendaritzak. Oraingoz, ez dituzte bazkideen kuotak igoko (10 euro) baina gai hori zuzendaritza berriaren esku geratuko da. Izan ere, asteon, zuzendaritza berria eratuko da: jokalariek zuzendaritza utziko dute eta, gurasoek eta herritarrek osatuko dute berria.