Elget 2020 prozesuan herritarren parte hartzea ezinbestekoa dela esan dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko urr. 23a, 00:38
Atzo aurkeztu zuten ekimena Espaloia kafe antzokian. Hiru lan bilera antolatu dituzte; lehenengoa azaroaren 4an izango da.

Atzo, Udalak Aldundiaren Kudeatuz programaren bitartez martxan jarriko duen Elgeta 2020 hausnarketa prozesua aurkeztu zuten Espaloian. “Hamar urte barru nahi dugun Elgeta marraztu nahi dugu”, adierazi dute udal arduradunek. Orain, helburua da udalean landutako zirriborroa herritarrekin kontrastatzea, proposamen zein ekarpen berriak jasotzea eta lehentasunak zehaztea.

Parte hartzeko bideak

Hiru bilera egingo dituzte; azaroaren 4an eta 18an, eta abenduaren 2an. Bilera irekiak izango dira eta herritar guztiak daude gonbidatuta, baina udaletxean izena ematea komeni da. Parte hartzeko, gainera, bestelako bideak ere badaude; herritarren buzoia (udaletxeko sarreran), udal webgunean, danonartian@elgeta.net edo facebooken bitartez “elgeta 2020” orrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak