Ekintza ugari Liburu Eguna ospatzeko

Maider Arregi 2009ko apirilaren 22a

Liburu Eguna bihar, hilaren 23an, ospatuko da. Hala, ekintza ugari antolatu ditu Udalak apirilaren 23 eta 25erako. Hemen duzue prestatutako egitarau zabala:

Apirilak 23, asteazkena

Goizean zehar, bisita gidatuak liburutegira.

Arratsaldean zehar, liburuak herriko plazan.

Apirilak 25, zapatua

11:00: Liburuak edozeinek ikusteko moduan herriko plazan

12:00: umeendako ipuin kontalaria, Marije, udaletxeko *ipuin txokoan

17:00: umeendako ipuin kontalaria, Esti, udaletxeko *ipuin txokoan

18:00: helduendako eta gazteendako Kontu Kantoi taldea Espaloian

*Udaletxeko pleno aretoa. Egun horretarako apainduta egongo da

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak