Eguzkitzan eta Barrenenguan pozik abuztuan izandako bisitari kopuruarekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko ira. 3a, 13:49

Katalunia eta Valentziatik etorri dira bisitari gehienak, baina madrildarrak, andaluziarrak, frantziarrak eta errusiarrak ere ibili dira.

Hotelean jende gutxi izan dutela esan digute, baina Eguzkitza eta Barrenengua landetxeetan iaz baino lan gehiago izan dutela aipatu digute. Bisitarien jatorria ez da askorik aldatu; Kataluniatik eta Valentziatik etorri dira, gehienbat, nahiz eta madrildarrak, andaluziarrak, frantziarrak eta errusiarrak ere izan diren tartean.

Azken momentuko erreserbak

Azken urteotako joera ei da erreserbak azken unean egitea. "Uztail amaieran hasi ziren erreserbak egiten", esan digute Eguzkitzan. "Duela urte batzuk, bizpahiru hilabeteko aurrerapenarekin egiten zituzten".
Barrenengua landetxean esan digute orokorrean astebeteko egonaldiak egin dituztela etxean ostatu hartuta izan dituzten bisitariek. "Oñati ingurua asko gustatu zaie, eta, hemen egonda, mendian zein kostaldean ibili dira. Lekeitio, Ondarroa eta Bermeo aldera egin dute askok. Asko gustatu zaie kostaldea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak