Udalak antolatuta aurreko astean Aratusteetan aurpegia ondo margotzeko ikastaroa egin zuten hainbat lagunek. Trikimailua interesgarriak jaso zituzten egindako hiru saioetan. Eguaztenean, hilak 30, azken saio egingo dute zeramika gelan. Kasu honetan helduendako ikastaroa izango da. Bistan da Aratusteak gero eta gertuago daudela.
Aratuste barikuan
Otsailaren 1ean, barikuan, ospatuko dira Aratusteak Elgetan. Herri Eskolako umeek kalejira egingo dute herriko kaleetan barrena 15:00etan hasita. Zirkoa da aurten eskolakoek aukeratutako gaia eta mozorro koloretsuak prestatu dituzte. Kalejiraren ondotik jolasak eta txokolate-jana egingo dituzte Guraso Elkarteak antolatuta. Eguraldi onarekin plazan egingo dira, txarrarekin frontoian. Udalak, bere aldetik buruhandiak (17:30) eta suzko zenena (19:30) antolatu ditu. Bitartean, 18:00etatik 19:00etara disko festa izango dut umeek Espaloia Kafe antzokian. Gauean, azkenik, kontzertua egingo dute bi taldek gaztetxean.