Elgetako Euskal Herrian Euskaraz taldeak deituta hainbat lagunek batzarra egin dute herrian euskararen eta hizkuntza eskubideen egoerari buruz gogoeta egiteko. Bi ondorio nagusi atera dituzte: "Nahiz eta gurea ingurune euskalduneko herria izan (...) egunero eta edozein esparrutan gure hizkuntza eskubideak urratuak izaten dira", adierazi dute. "Zerbait lortu nahi badugu, norbanakoak eragin eta astindu beharko du bere hizkuntza eskubideen alde instituzio desberdinek urratsak eman ditzaten".
Gonbitea herritarrei
Taldetik gonbitea luzatu diete elgetarrei eta herriko elkarteei euskararen aldeko borrokan elkarlanean jardun nahi izanez gero eurengana lasai jotzeko.