Eguneko zentroan zerbitzu berri bat ematea onartu du udalbatzak; etxean otordua gertatzeko zailtasunak dituzten adinduendako jantoki zerbitzua, hain zuzen ere. Eulen enpresak eskainiko du eta erabiltzaile izateko ezaugarri jakin batzuk bete beharko dira. Udal gizarte teknikariak kudeatuko du programa. Kostua erabiltzaileek hartuko dute euren gain.