Elgetak ez du igerilekurik, baina uztailean umeek Maala parkean urarekin jolasean aritzeko aukera izaten dute. Aurten hilaren 16an eta 17an ipiniko dituzte, eguraldiak laguntzen badu behintzat. 15:30ean zabalduko dituzte eta 19:00ak arte egongo dira erabilgarri bi egunetan.