Eguenean, hilak 21, 'Elgeta 2020' egitasmoa aurkeztuko du Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko urr. 18a, 14:24

Bihar, martitzena, hasiko dira telefono bidezko inkestak egiten eta dagoeneko etxez etxe banatuta daude udalaren zerbitzuak baloratzeko herritarrek bete behar dituzten galdetegiak.

Elgetarrek hitzordu garrantzitsua dute eguenean. Foru Aldundiarekin elkarlanean Elgetako Udala Kudeatuz programa garatzen ari da herrian eta eguenean, hilaren 21ean, egingo dute egitasmoaren aurkezpena ekitaldia kafe antzokian. Herritar guztiak daude 19:00etan hasita Espaloian egingo den ekitaldira gonbidatuta.

200 inkesta, telefonoz

Adar bat baino gehiago ditu Aldundiarekin batera Udala garatzen ari den Kudeatuz programak. Egueneko ekitaldian hausnarketa prozesu parte-hartzailea batean parte hartzeko eskatuko zaie elgetarrei; hiru lan bileratan euren iritziak emateko, alegia.

   Horretaz gain, hainbat gairen inguruan herritarren iritzia zein den jasotzeko bestelako prozedurak ere martxan jarriko dira egunotan. Bihar, martitzena, Gizaker enpresako langileak telefono bidezko inkestak egiten hasiko dira. 38 galderak osatzen dute inkesta hori eta asmoa da 200 herritarri telefonoz egitea. Elgetarrek udal politiken gainean duten balorazioa jasotzea da helburu nagusia. Horrez gain herriko arazo eta behar nagusiak zeintzuk diren ere jasoko dute. Udal arduradunek diote emaitza oso baliagarria izango zaiela, besteak beste, herritarren lehentasunak baloratzeko.

Inkestak etxez-etxe

Telefono bidez egingo den inkesta horren osagarri joan den astean galdetegi sinpleagoak banatu ziren etxez etxe. Inkesta itzultzeko, etxeetara bidali den frankeatutako gutun-azala erabil daiteke, edo bestela udaletxera eroan eta herritarren gutunontzian sartu. Galdera orri gehiago behar izanez gero, udaletxean daude eskuragarri

     Udal ordezkariek dei egin diete herritarrei inkestak eta, suertatuz gero, telefono bidezko galdetegia arretaz erantzuteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak