Eguaztenean, hilak 9, emango diote hasiera ikasturteari Elgetako Herri Eskolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko irailaren 4a

87 umek hasiko dute 2009-2010 ikasturtea Elgetako Herri Eskolan eta bi urteko gelan dago ume kopuru handiena, 14.

Irakasleak hilaren hasierarekin batera itzuli ziren lanera. Besteak beste haurreskolak libre lagatako gela egokitzea tokatu zaie. "Primeran etorri zaigu haurreskola berria zabaldu izana, adierazi du zuzendariak. " 14 ume ditugu aurten bi urteko gelan eta talde horrek erabiliko du orain arte haurreskola zerbitzuak zuen espazioa. Ume txikiendako egokitua dago eta primeran datorkigu".

Hamar gela, 87 ume

Hamar maila egongo dira aurten ere Herri eskolan, guztira 87 ikasle. Eguaztenean, hilak 9, hasiko dute ikasturtea. Lehenengo hiru egunak, goizez bakarrik eta hortik aurrera ohiko ordutegiarekin. "Jangela zerbitzua hasieratik egongo da", ziurtatu du zuzendariak.

Eskolaz kanpoko jarduerak

     Poliki-poliki martxan jarriko dira eskola inguruko gainerako jarduerak ere. Psikomotrizitatea, ingelera eskolak, musika, piano eta gitarra eskolak, trikitixa eta pandero eskolak... Eskola kirola zerbitzua ere urrian jarriko dute martxan. Udal kirol zerbitzutik emandako egutegiaren arabera astelehen eta eguaztenetan izango da hori. Iritsi da, beraz, eskolarako itzulera.

Ume kopurua taldeka

Maila Haur kopurua
2 urteko gela
14
3 urteko gela 8
4 urteko gela  13
5 urteko gela
 9
Lehen maila
 6
Bigarren maila
 8
Hirugarren maila
 6
Laugarren maila
 7
Bosgarren maila
 8
Seigarren maila
 8

8

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak