Eguazten arratsaldeetan 12-16 urte bitarteko gazteendako pilotalekua

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko mar. 11a, 19:06
Pilotalekuaren erabilpenarekin arazoak egon dira eta Udalak erabaki du eguazten arratsaldeetan, 16:00etatik 18:00era, lehentasuna 12-16 urte bitarteko gazteei ematea.

Asten zehar, 16:00etatik 18:00etara umeen erabilerarako egokituta dago udal pilotalekua. Aurrerantzean, eguaztenetan, salbuespen bat egitea erabaki du Udalak. "12 urtetik gorako gazteak kexatu egin dira, eta adin tarte guztiek pilotalekua erabiltzeko aukera izan dezaten eguazten arratsaldeak gaztetxoendako izango da", adierazi du kirol zinegotzi Rebeka Uberak. "Halaber, herritarrei dei egin nahi diegu, mesedez eskatzeko eta eskertzeko frontoiaren erabilpenaren araudiaren errespetua. Gogoratu 18.00etatik aurrera alokairuek dutela lehentasuna".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak