Egokik antolatuta atletismo ekintzak egin zituzten umeek zapatuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko eka. 22a, 17:26
Altuera zein luzera jausiak, pisu jaurtiketa eta hesi zein abiadura lasterketak egin zituzten kiroldegiko kantxan.

Zapatu goizean, atletismo proba ezberdinetan trebatzeko aukera izan zuten herriko umeek. Hamabost bat gaztetxo gerturatu ziren Egoki elkarteak Udalarekin batera antolatutako atletismo jardueretara. Gustura aritu ziren umeak. Diziplina horiek guztiak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izan zuten aste bukaeran.

Udako kirol ekintzak

Uztailerako ere kirol ekintzak antolatu ditu Udalak. Helduendako spinning, pilates, yoga eta tai txi saioak proposatzen dituzte; umeendako eta gazteendako trialsin saioa uztailaren 9an eta 11n; eta gazteendako eta helduendako arku tiroketa saioa uztailaren 22an. Ekitaldi horietan izena emateko epea zabalik dago udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak