Egoera larrian jarraitzen du atzo sei metroko altueratik jausitako bi urteko umeak

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko uztailaren 6a

Gurutzetako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Gunean jarraitzen du umeak. Buruan du kolpe larriena eta atzo bertan operatu zuten.

Burdinezko hesi batek inguratzen du Espaloia Kafe antzokiaren aurrean dagoen plazatxoa. Apurtuta zegoen, antza, hesi hori eusten duen krokaduretako bat eta umea goitik behera amildu da. Ezbeharra bederatziak laurden gutxitan gertatu zen, gutxi gorabehera. Anbulantzia medikalizatu batean eraman zuten larri zauritutako umea.

Atsekabe handia

Atsekabea handia da gaur Elgetan. Ferixa Nagusiko jaiak amaitzeko puntuan zeudela gertatu zen ezbeharra. Ertzaintzaren zinta batekin inguratuta dago gaur zonalde guztia.

Udaletik konfirmatu dute hesia Udalaren ardura dela. Oxel Erostarbe alkateak bere atsekabea agertu du eta gaineratu du, momentuz, Udalak ez duela bestelako adierazpenik egingo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak