Egin Kantu! lehiaketaren finala Espaloian egingo da

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko mai. 18a, 16:12

Euskal Telebistak Espaloia Kafe Antzokia aukeratu du lehiaketaren finala grabatzeko.


Euskal Telebistako Betizu tartearen Egin Kantu! lehiaketaren finala Espaloian grabatuko da. Urrian jarri zuten martxan lehiaketa ibiltaria eta 26 herritan egon ostean final handia Elgetan egingo da maiatzaren 24an. 
"Elgetan Kafe Antzoki ederra daukazue, eta guk behar ditugun baldintza teknikoak betetzen ditu", esan du saioko zuzendari Lorea Perez de Albenizek. "Elgeta, bestalde, leku ederra eta aproposa da. Euskal Herriaren erdi aldean gelditzen da, eta hori garrantzitsua da Euskal Herri guztiko haurrak etorriko baitira finalera".
Nerea Aliasek aurkezten duen saioaren ekipoa goizetik hasiko da lanean Espaloian, baina saioari 17:00etan emango zaio hasiera. Elgetako haur guztiak daude gonbidatuta. Gurasoek eta haur txikitxoek ez dute sartzerik izango.


250 ume elgetan
Egin Kantu! lehiaketaren final handira Euskal Herri osoko 250 ume etortzea aurreikusten da.  Finalean 12 haurrek abestuko dute eta lau dantza taldek egingo dute dantza. Irabazle bana aukeratuko da Elgetan. Saioa ekainaren 3tik 7ra emitituko du Euskal Telebistan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak