Duela bi urte sortutako Elgetako futbol taldeak ez du jarraipenik izango

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko uzt. 11a, 16:24
Denboraldi gogorra izan da azken honakoa, hasieratik gelditu ziren eta jokalari faltan. Aurten ez jarraitzeko erabakia hartu dute.

Bi denboraldi egin ditu herriko gazte talde baten ekimenez sortutako Elgeta Futbol Taldeak. Gutxik uste zuten gauzatuko zenik, baina ilusio handiarekin taldea osatu, entrenatzailea topatu, federatu, futbol zelaia lortu eta 2. erregional mailako txapelketan parte hartu du taldeak bi denboraldiz.
Elgeta futbol taldeak ez du aurrerantzean jarraipenik izango. "Dauden jokalariak adinean aurrera doaz eta ez dago gazterik", esan du azken denboraldian taldeko presidentea izan den Jabier Bolinagak. "Bi urte hauek esperientzia polita izan dira. Lagunartean erabaki zen taldea sortzea eta lagunartean erabaki da ez jarraitzea".


Jokalari faltan
Denboraldi gogorra izan da azken honakoa hasiera hasieratik. Taldea kanpoko jokalariekin osatzeko asmoa zuten futbol taldean, baina azken unean ezin izan zen asmo hori gauzatu. Taldea osatzeko jokalariak topatzea nekeza izan da eta azkenean proiektua bertan behera uzteko erabakia hartu dute gelditu diren apurrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak