Drogen kontsumoari buruzko hitzaldia egingo dute barikuan gaztetxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko mar. 4a, 17:54
Urteurreneko ekitaldien barruan erizain bat eta drogen munduan eroritako hiru gazte izango dira gaztetxean. Zapatuan, berriz, Umeen Eguna egingo dute gaztetxekoek.

Elgetako gaztetxeak udal ongizate batzordearekin elkarlanean drogen kontsumoari buruzko hitzaldia antolatu du. Gaia ondo ezagutzen duen erizain batek egingo du hitzaldia barikuan, hilak 7, 22:00etan hasita.
    Hitzaldian, gainera, drogen munduan eroritako hiru kideren bizipen pertsonalak bertatik bertara ezagutzeko aukera egongo da. Errehabilitatutako mutil batek bere esperientzia kontatuko du, baita errehabilitatzeko saiakeran urtebete daraman beste mutil batek ere. Bietako baten neskalagunak ere bizi izandakoaren berri emango du. Kokainaren eta anfetaminen kontsumoan murgilduta ibili diren bi mutil dira.


Umeen eguna, zapatuan
Gaztetxearen XII. urteurreneko ospakizun ekitaldien barruan Umeen Eguna egingo dute zapatuan, hilak 8. Goizez eta arratsaldez, 10:30etatik 15:30etara, ekintza ugari prestatu dituzte gaztetxoendako. Irteera bat, jokoak, tailerrak, bazkaria...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak