Domingo Iturbe kalean hamar bat aparkaleku berri egiteko lanak hasi dituzte

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko uztailaren 10a

Espaloia kendu eta aparkalekuak egingo dituzte Domingo Iturbe kalean. Beharginen esanetan lauzpabost egun beharko dituzte lanok egiteko.

Domingo Iturbe kalean espaloia zulatzen dihardute egunotan beharginek. Aparkaleku berriak egiteko ari dira lanotan. "Egindako inkesta batean jendeak argi esan du aparkaleku arazoa dugula herrian", adierazi zuen Iban Retolaza hirigintza zinegotziak. Hala, hamar bat aparkaleku berri egiteko proiektua abiarazi zuten udaletxean.

Aparkalekuak datutan

Retolazak esku artean dituen datuen arabera 750 bat ibilgailu daude Elgetan. Erdigunean 300 aparkaleku daude eta kalkulatzen da garajeetan 500 ibilgailurendako plazak daudela. "Zenbakiak ez dira hain aldrebesak. Egia da eguneko momentu puntual batzutan badauzkagula arazoak, eguerdian esaterako… hor Udalaren politika izango da malgu jokatzea, eta ez dut uste momentu puntual baterako sortu behar dugunik aparkamendu pila bat".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak