Ikasturtea ekainaren 22an amaituko dute Elgetako umeek. Eskola Kirola programari dagokionez, ordea, asteburu honetan egingo dute azken saioa. Hori dela-eta, egitarau berezia prestatu dute, patinaje jaia.
Domekan, 10:30ean elkartuko dira. 11:00etan patinaje lasterketa egingo dute industrialdean eta 12:00etan patinaje jolasak egongo dira gimnasioan ume zein gurasoendako. 13:00etan luntxa egingo dute Bolatokian. Parte hartzeko ez da izena eman behar.
Bi begirale behar dira
Uztailaren 2tik 20ra herrian 3-6 urte bitarteko haurrendako egingo den Uda Kanpaina aisialdi zerbitzurako behar dira. Udaletxean eman behar da izena.