Domekan mendi martxa eta Finalista eguna egingo ditu Euskal Herriko mendi federazioak Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko mar. 11a, 16:11

Udala, Ozkarbi mendi taldea eta Federazioa lanean buru-belarri ari dira guztia prest egon dadin.

Euskal Herri osoko ehun mendizaletik gora espero dituzte domekan Elgetan.

Udaletxean prestaketa lanetan murgilduta dabiltza. Elgetak lotura estua du Euskal Herriko mendi federazioarekin. Bertan sortu zen eta bertan egiten ditu ekitaldi asko. Domekan, iraupen luzeko ibilbideen finalistei omenaldi ekitaldia egingo diete Espaloian. Urtean iraupen luzeko 25 martxa antolatzen ditu mendi federazioak. Gutxienez 8 egin dituzte mendizale guztiak saria jasoko dute.

Finalisten festa, Espaloian

Mendi federazioak Mendi Galaren barruan egin izan du orain arte finalisten omenaldia, baina aurten izaera propioa eman gura diote ekitaldi horri.  Finalistak bazkari osteko ekitaldian omenduko dituzte, 16:30ak aldera.

Elgetan lantaldea osatu da domekan guztia ondo atera dadin. Tartean da sortu berria den Ozkarbi mendi taldea. "Elgetako 12 bat lagun ibiliko gara egun horretan atzera eta aurrera. Iristen diren autoak aparkalekura bidali, mendi martxako ibilbidean kontrolak zaindu, bezperan ibilaldia ondo dagoela ziurtatzea... ez da lanik falta!, esan du Edurne Alberdi turismo zinegotziak.

Domekan Elgetara igotzekoak direnei, Pagatza industrialdean aparkatzeko eskatzen die Udalak. Eguraldi ona iragartzen dute momentuz adituek. Mendi martxa egiteko garrantzitsua izango da eguraldiak laguntzea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak