Domekan, herri-lasterketa Emakumean eguna dela-eta

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko mar. 5a, 12:15
'Bigarren mailako herritar izan nahi ez dugulako' lelopean, domekan, lasterketa oso berezi batek zeharkatuko ditu Elgetako kaleak.

Udal ongizate sailak herritar talde batekin prestaturiko ekimena da, Emakumearen Nazioarteko eguna ospatzeko. Taldeka edo elkarteka antolatuta herritarrak izango dira lasterkariak. Lekuko bat eramango dute, eta eskuz esku ibiliko da lasterketaren ibilbide osoan. Hauek dira parte hartuko duten talde edo elkarteak; Eskolako haurrak eta gurasoak, lantokietako langileak, musikariak, Ipintzako gazteak, Udaletxea, kirolariak, Euskal Presoak estera, zerbitzuak, baserritarrak, gaztetxea, erretiratuak.

Ekitaldia, Herriko plazan

Lasterketa 12:30etan abiatuko da Herriko plazatik eta ordu erdiko ibilbidea egin ostean leku berean amaituko da. Dantzan egiteko aukera egongo da orduan plazan, eta lekukoa zabalduko dute barruko aldarrikapena irakurtzeko. Erretiratuek ipinitako salda eta pintxoak ere egongo dira. Udalak herritarrak parte hartzera animatzen ditu, eta eskertu egin du antolakuntzan diharduten lana; bereziki gaztetxekoak, erretiratuak, Alizia Gartzia eta Patxi Montero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak